XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munduaren historian, lehen mementuan gizona eta animaliak parean daude.

Baina une batetan, gizakumeak lehen tresna asmatzen du eta hortik aurrera gizona munduaren jabea izango da.

Lehen tresnak harriz egiten ditu.

Gero metalez egingo ditu.

Gero metalez egingo ditu eta horrela eboluzio bat hasten da gaur arte.

Baina ez pentsa!; eboluzio hori oso handia izan da, baina gaurko tresna askok eta tresna zaharrek itxura berdina dute.

Gaur egun, baserri askotan tresna zahar asko erabiltzen dituzte.

Oraindik baratze txikietan belarra segaz ebakitzen dute eta gero eskuareaz biltzen dute, lurra haitzurraz eta laiaz iraultzen dute, haizkora erabiltzen dute.......

Eta industrian eta etxeetan zer esanik ez! Iltzeak mailuaz sartuko dituzu ormetan, torlojuak bihurkinaz, gauzak artaziez ebakiko dituzu eta alanbreak korrikez moztuko dituzu, egurrak zerraz ebakiko dituzu eta limaz harraskatuko dituzu egurrak edo burdinak.

1. Zenbat tresna agertzen dira irakurgai honetan?

2. Zertarako erabiltzen dira tresna hauek?:
haitzurra
sega
bihurkina
mailua
haizkora
zerra
lima.

Zure etxean lapur batzu sartu dira eta tresna eta gauza batzu ostu dizkizute.

Telefonoz hitz egin Ertzantzarekin: Ertzantzak: Bai......? Zuk: Aizu! Gaur gauean nire etxean...... eta gauza batzu...... Ertzantzak: Noiz izan da hori? Zuk:...... Ertzantzak: Eta zer......? Zuk: Tresna batzu...... Ertzantzak: Hona etorri behar...... Zuk:......? Ertzantzak: Parte ematera Zuk: Oraintxe.......

4. Lapurrak sartu dira eta gauza hauek ostu dizkizute (Esaldia egin):
2 mailu
bihurkina
tresna-kutxa
haizkora
bi kutxa torloju.

5. Tresna eta ekintza hauek lotu (esaldia egin)
haizkora
sega
artzaiak
bihurkina
lima
mailua
eskuarea
ebaki
sartu
ebak
belarra
harraskatu
torlojuak
papera
belarra
bildu
egurra
burdina
iltzeak.